Programa

Klikatu handiago ikusteko                               Klikar para aumentar de tamaño

ALDAKETAK/ CAMBIOS EN EL PROGRAMA

– Azkenean ezin izango dugu komuneroen hitzaldia jardunaldian eduki… baina pila bat proposamen ditugu eta akanpadako asanbladan eztabaidatuko ditugu/ Al final no podemos contar con la charla sobre los comuneros, pero tenemos un montón de propuestas y buscaremos otra actividad para ese hueco en una de las asambleas de la acampada

– Berri on bat, “Mortimer” clown ikuskizuna izango dugu programaren barnean. Data jartzea falta zaigu/ Una buena noticia, contamos con el espectáculo de clown para adultos “Mortimer”, solo nos falta ponerle fecha


13 responses to “Programa

  • Naparkista

    Barkatu, baina Euskal Herrietako anarkiston jardunaldiak izanda, zergatik agertzen da Euskarazko programaren azpian Gaztelania hutsezko itzulpen bat?? Donaixtiko edota Atharratzeko Euskal Anarkistek euskaraz de todas todas jakin behar dutelako da, edota de Toute Tout gaztelaniaz jakin behar dutelako?? ene intentzioa argi izan ez da ekinbidea saboteatzea.

    Halako gauza garrantzitsuak obbiatzeak ez du ezer onik esaten hasera onetarako, Ene ustetan konbokatoriak Euskara hutsean beharko luke, eta erdal hizkuntzetan jartzea positiboa ikusiz gero GAZTELANIAZ ETA FRANTSESEZ. Hau horrela ez bada, ez gara anarkistak, jakinik anarkistok diskurtsoaren formulazio eta kontzeptuen definizioari ematen diogun garrantziaz. Legasstar Markek burua altxako balu…
    AURRERA, berton ikusiko dugu elkar, aupa antolakuntzan ari zareten hoiek.

    NAP

  • aselluzarraga

    Naparkista, seguruenik arrazoia daukazu euskal herrietako libertariook batzeko ahalegin honetan hizkuntzarena ez dela bazterreko kontua, horretaz hitz egin ere hitz egin da. arazoa, dena dela, ez zaie bota behar egiten dutenei. ea irtenbide eraikitzaileetarantz jotzen dugun, horrela ere benetako anarkistak garela erakutsiz. jaiotzen ari gara, gogo eta ilusio handiak daude, eta hastapen hauetan hutsuneak eta akatsak ez dira gutxi izango. horregatik, seguruenik denok eskertuko ditugu ekarpen positiboak. esaterako, frantsesez dakien baten batek, iparralde zein hegoaldekoa izanda, bere burua eskainiz argitaratzen den oro hizkuntza horretara ere itzultzeko. gauza bera norbaitek premiaz zerbait idazten duenean, hizkuntza batean edo bestean egin duela aurpegiratu baino gehiago, sentiberatasuna erakutsita, hainbestetan aldarrikatzen dugun elkar-laguntzaren eredu izan eta dakigun beste hizkuntzarako itzulpena erraztuz. hemengo oharrak horretarako ere erabil daitezke, eta seguruenik testua idatzi duenak poz handiz sartuko du itzulpen hori artikuluan. zerbait zuzendu behar denean, zuzendu dadila esan barik, eraginkorragoa da norberak zuzenketa horretarako bidea erraztea. horrela jokatuz ere anarkistak izango gara, besteei kontuak eskatu eta norbaitek zerbait egin dezala zain geratu barik, guk geuk hartuz egiteko ardura, delegaziorik gabe.
    seguru nago eztabaida guztiak ondo etorriak eta beharrezkoak direla, hizkuntzari buruzkoa zalantzarik gabe, eta ez diegu ihes egin behar, baina itsasontzi izan nahi baina oraindik txalupa baino ez den hau denon artean eraiki behar dugula gogoan hartuta. batzuk dutena eta ez dutena ari dira ematen, neure begiz ikusi dut. horregatik, antolakuntzan dihardutenek eskertuko dizkizute amaieran bidalitako animoak, are gehiago sumatzen diren hutsuneetan laguntza ematea😉
    bestalde, dakien edo ez dakien hizkuntzagatik inor bereiztea ere ez litzateke oso anarkista, hain zuzen ere. anarkismoa beti internazionalista izan den aldetik, ez du inoiz aintzat hartu bere baitakoa jatorriaren edo hizkuntzaren arabera bereizi. gure euskal herrietan bizi diren gaztelar, galiziar, marokoar, keniatar, errumaniar, txiletar, uruguaiar, txinatar, argentinar… anarkistek parte hartu nahi badute, seguru nago besoak zabalik hartuko ditugula eta ez ditugula arbuiatuko euskaldunak (zentzu etniko zein linguistikoan) ez izateagatik. mugimendu anarkista etnizista edo hizkuntza hutsean sortzea ez litzateke oso anarkista izango, hain zuzen ere. egia da, esaterako, AEBn hasieran jatorriaren arabera elkartzen zirela langileak, baina IWW sortu zenean, arrakastaren funtsa, hain zuzen ere, bere baitan langile guztiak hartzea izan zen, jatorria gorabehera. gure euskal nortasuna galdu gabe, ez dugu zertan ukatu behar beste lekuetatik etorritakoen ondarea, hizkuntza barne. mugimendu anarkista batek halako bereizkeriak egiten hasten bada txarto goaz eta politikari burgesen antzera jokatuko dugu. euskal herriak gaur direna dira, kolore askotakoak, eta dadoen jende guztiarekin eraiki behar dugu gure amets libertarioa. seguru nago ados zaudela. akanpadako mahai-ingurua aukera oso ona izango da honetaz guztiaz berba egiteko😉
    osasuna ta askatasuna

  • kristo puto

    propongo todo en un euskera y con las manos en los bolsillos, o bien en euskera y con los bolsillos fuera condenando el sucio dinero. creo q así seremos anarkistas puros…
    si veo a algún gabatxo, le vuelco el coche.

  • aselluzarraga

    kristo puto, pienso que todo se puede proponer y debatir y no hay por ke ridiculizar la sensibilidad de nadie. si entre nosotrxs mostramos un nivel de respeto asi mal andamos… en un debate se expresan opiniones y se dan razones a favor o en contra de algo. eso puede conducir a algun lugar. no se si tu “propuesta” apunta a ninguna direccion constructiva ni a crear complicidades entre las personas ke con bastante esfuerzo estamos intentando conocernos, colaborar y crecer. si hacemos todxs un esfuerzo seguro ke el camino sera mas facil.
    es mi opinion, sin mas.

  • kristo puto

    bastante milagro me parece q se haya organizado de la nada esta akanpada para andar sacando punta al tema de los idiomas y los géneros.
    mi comentario pretendía añadir un poco de humor (de mal gusto seguramente) a temas que personalmente me parecen irrelevantes.
    al final lo importante no es pasárselo bien?

  • Naparkista

    Kristo Puto, barkatu, Euskal Mugimendu Anarkista edo euskaraz izanen da edo ez da izanen. Nei adarrik ez jo. Orrialde honek euskera hutsean beharko du, bestela más de lo mismo, azkenean betiko anarko españazaleak infiltratuko zaizkigu(zue), ze nik ez bainuke mugimendu horretan parte hartuko parametro horietan.

    Asel, jaiotzen ari gara afirmazio horrek ez dik batere zentzurik, izan bagaituk, mendeetan gainera. Ondo ezagutzen nauk pertsonalki eta badakik zertaz ari nauken. Felixengandik hasi, Mark, eta Luciorenganaino hau baieztatuko ditek, ez izan dudarik. Enatorrek polemika antzurik sortzera, baina berriro diot, serio diiostazue Euskaraz eta erdaraz sortuko duzuela Euskal Mugimendu Askezale hori? Ez dik zentzurik, errespetu osoz eta ene ikuspegitik zioat eh, iñor izorratzeko gogo barik.

    INDEPENDENTZIA TA ANARKISMOA, NAPARKISMOA!

  • Naparkista

    A, y se me olvidaba, (en la aldea de la montaña también nos enseñan castellazo) Kristo Puto, el objetivo debería de ser la puesta en marcha de un granito de arena más en la nueva insurrección del irredento pueblo Nabarro, como no pasandonoslo bien. Ya tendremos la oportunidad (si te apetece y en castellano, ingles, frances, arabe, italiano o euskera, idiomas que hablo) de debatir seriamente sobre esto en la acampada, por supuesto con una enoooorme sonrisa en la boca.

    Humore bako iraultza gorringo bako arraultza.

    NAP

  • Oli

    Euskal mugimendu anarkista edo euskaraz izanen da edo ez da izanen? Hasteko ez dot uste Euskal mugimendu anarkista bat garenik, edo behintzat ez dugu hori erabaki. Oinarrizko helburu berdinak ditugun pertsonak gara. Bakoitzak ikusiko du nola bizitzen duen anarkismoa eta nolako jarrera duen aberriarekiko (ze zuk diñozuna ez da kultura, aberri zaletazun tonua dauka). Pentsatu pribilejiatu bat zarela euskara jakiteagatik, jende guztiak ez du aukera hori izan, ta dana euskaraz izan behar lukeela esatea oso oso oso faxista iruditzen zait. Nik nahi dudan hizkuntzan komunikatzeko eskubidea daukat, azken finean komunikatzea da helburua. Nap, momentu batean “euskaraz eta erdaraz sortuko duzue mugimendu askatzaile hori?” galdetzen duzu, pertsonak gara elkar lan egiten, ta ez hiztegiak. Niri, pertsonalki, erabiltzen dugun hizkuntza bost axola, baliabideak ditugu, zer eginten dugun da gauza.

    La nueva insurreccion del irredento pueblo nabarro? Es el mismo discurso que otra gente que conozco, pero cambiando el pais… La acampada no va a ser en Nafarroa, ni en Iparralde, Bizkaia, Gipuzkoa ni Araba, va a ser en un terreno en el monte.

    Beste alde batetik gonbidatzen zaitut blogean gauzak proposatzen eta zure iritzia idazten inbertitzen hari zaren energia berdina asteburu honetan mendian inbertitzera, gauza asko egitear daude. Erraza da ordenagailuan idazten ibiltzea, anarkismoak behar duen lana, edo lan bakarra, ez da hori, ainbeste teorizatu eta punta ataratzen danari…ta zein da egindako lana? Hau ez da zuretzat bakarrik eh Nap, ez hartu modu txarrean, ta asteburuan itxoiten zaitut

    Ta bukatzeko, Kristo putoren komentario niri behintzat grazia egin dit, garrantzia kentzen dio idatzi ditugun (eta benetan garrantzitsuak ez diren) 20.000 hitzei. Gauza GEHITZEA da, eta hori da anarkistok beti ahaztu egiten duguna, ez gara ezta gure artean ados jartzen.

    Y como parece que hay que terminar los comentarios con consignas… Gora Rafaela Carrá, Gora Lady Di Inglaterra printzearen aurka jarri zuelako, gora izozkiak eta biluzik igeriketan ibiltzea, palak hondartzan, gora el mineralismo va a llegar eta azkenik, gora Marijaia!!!

    p.d: Por favor por favor, que nadie responda a este comentario…jajajaja, podemos hablar del programa. A mi me da pena que no haya más huecos para hacer talleres prácticos

  • Naparkista

    Betiko leloaren betiko leloa,

    Erabiltzen duzun hizkuntzak ez badizu axola, azkenean zapaltzen zaituztn horien hizkuntzetan jardungo duzu. Horri ere faxista deritzozu?? Pribilejiatu bat euskaraz dakidalako?? Begira lagun, ez dizut erantzun ere egingo. Akanpada noski Nafarroan izanen dela, Nafarroako Hego-mendebaldeko mendi eder batean, orain ez hainbeste jende dexenteren odola ixuli zen paraje batean, gogoratzen al duzu??

    Zure komentarioak konplejo CNTeroz beteta daudelakoan nago, niri bost, espero dut bilkura honetan benetako Nabar Anarkistak biltzea eta gure artean detektatzea aurrean dugun erronka gogor baina eder honen aurre egiteko.

    Eta bai, gaizki hartu dut asunto serioa dela iruditzen zaidalako, Anarkismoa eta idealagatik ixuri den odol guztia mahai gainean dagoealko, baina gaizki baina umorez eh.

    Zure komentarioa Kristo Putorenarekin batera ez zait batere iraultzailea iruditzen egungo parametro sozio-politiko-ekonomiko-generiko-mierdiko honetan.

    “Azalean gertatzen dena maiz azalean galtzen da, barrenean gertatzen dena azaleratuz”

  • Oli

    Orduan ez zara lan egitera etorriko ezta? 11.000 “komentario” idaztera limitatuko zara…

    ta mesedez, lasaitu zaitez lagun

  • aselluzarraga

    Honek zero minututik geure arteko haustura puntuen bila ipintzen gaitu. uste dut anarkismoa orokorrean, eta euskal anarkismoa zehazkiago, ez dela nik, harek edo besteak buruan egin dugun irudi ideala, denon artean egunero sortzen dugun zerbait bizia baizik. euskal herria ere ez da nik, harek edo besteak egin dugun ideia ideala, gutako bakoitzak duen ideiaren batura baino, eta gehiago ere bai. hobeto, beraz, aniztasun honetan aurreiritzi barik eta burua zabal hasten bagara.
    napar, elkar ezagutzen dugulako eta elkar estimatzen dugulako, hain zuzen ere, esango dizut ez deritziodala oso egokia CNTero eta halakoak botatzeari. asmo honetan CNTkoak, CGTkoak, cruz negrakoak, banakakoak, anarko-komunistak, anarko-sindikalistak, anarko-indibidualistak, bakuninistak, tolstoianoak, marxista libertarioak, ezker abertzaleko libertarioak…, denetarik gaude, eta batzeko ahalegina da gurea, ez banantzeko, bananduta egon garelako eta bananduta egoteak ekarri duelako gizartean ikusezin bihurtzea; norberaren taldeko edo banakako militantziari etiketarik ipini barik eta batez ere elkar mespretzatu barik.
    jaiotzen ari garela dinodanean, ez dut esan nahi, noski, anarkismoa gure lurrotan berria denik, baina euskal herrietako sentsibilitate libertario guztiak batu eta elkarrekin zerbait eraginkorra, gizartean aldaketak ekartzeko ideiak ez ezik gaitasuna ere daukan bilgune bat sortzeko ahaleginik ez da aspaldi egin, oker ez banago. aipatu duzun luciok berak, napar anarkistak, ez daki euskeraz, nik dakidala, eta hau martzan jartzea bultzatu zutenetako bat da. seguru nago berak bultzatu duenari jarraipena egin nahiko diola, eta nekez egingo dio euskera hutsean badihardugu, mila arrazoi direla medio, euskera ikasteko aukerarik izan ez duten euskal anarkista askok legez. niri axola dit darabildan hizkuntzak, axolako ez dit ba, baina bestetik, ez dakitenei, epaitu barik, nahiago dut guganako bidea erraztu, kanpoan uzten duen marra bat egin baino. euskal herrietako anarkismoaren historiaren orririk ederrenetako asko erdaldunek idatzi zituzten, egin dezagun historia horri euskeraz ahalik eta orri gehien eransteko, baina gure ideiei gure hizkuntza ez dakitenek egin dioten eta egiteko daukaten ekarpen itzela bazterrean utzi barik (ez zen makala izango trintxerperi, kasu, CNTista galegoek egin zioten ekarpena). gaur egun zapalkuntzarik ankerrenaren aurpegiak, esaterako, azal iluna dauka eta beste hizkuntza eta kultura ondarea dakartza. pozik egongo nintzateke, hizkuntza gorabehera, horiek denek ere euskal herrietan proiektu libertarioa asmatzen eta eraikitzen parte hartuko balute. denbora izango dugu, goxotasunez eta erruduntasun sentipenik sortu barik, denei erakusteko euskera ikasteak, banandu barik, elkartu egiten duela eta edonor euskaldun bihurtzen duela automatikoki. ez dakitenei ez jakitea pekatu lez leporatzeak erdaldun ez gutxi uxatu du. hori betiko politiko profesionalek egitea ulertzekoa da, baina ez dezagun anarkista euskaldunok akats berbera egin.
    momentuz, batzen gaituena honako zirriborroan islatzen ahalegindu gara, eta ez da gutxi, nire ustez, EHKLren hasiera honetarako: https://n-1.cc/pg/pages/view/637778
    izan gaitezen goxoagoak geure artean, eta gorde ditzagun balak benetako etsaientzat. gure artean umorea badarabilgu, gure hitzetan irribarrea ahalegin handirik gabe ikus dadila, ezpainen artean arantzarik gorde barik.
    nire lagun josebak dinoen lez, osasuna, askatasuna eta xamurtasuna guztiontzako😉

  • Naparkista

    Eztabaidan izanen naun(k) eta argituko din(a)gu argitu beharrekoa, Bazauka(a)nat gogoa ze jende klase bilduko den jakiteko. Osasuna kideok!!

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: