Nortzuk gara

EUSKAL HERRIETAKO LIBERTARIOAK
(Euskal Herrietako libertarioen koordinakundea)
Zaila izan daiteke azaltzea zein izan ziren 2010eko udazkenetik 2011ko negura bat egin zuten eragileek. Agian giroan premia bat sentitzen zela esatea dago egiatik gertuen. Arrazoiak arrazoi, otsailean Euskal Herri osotik iritsitako 80 bat lagun batu ginen Zarautzen, eta bertan Euskal Herrietan ideia libertarioak bizirik daudela ikustarazi, indarrak batu eta elkarrekin koordinatzeko konpromisoa sortu zen, dagoen ezer kendu gabe, ideiak, baliabideak, ekimenak eta esperientziak partekatuz. Horrela, hasierako asmo zirriborro haietatik EHKL (Euskal Herrietako Libertarioak) jaio zen eta, harrezkero, forma hartzen joan da.
Gehiena egiteko badago ere, gutxieneko egitura bat joan da osatzen, berez. Horrela, antolakuntzarako hiru maila eratu dira: hilean behi batzen diren herrialdeetako asanbladak, premiazko gaiak dinamizatzeko herrialdeen arteko batzordeak, eta gutxi gorabehera hiru hilean behin batzen den asanblada nagusia. Bertan, ideia libertarioekin bat egiten dugun banakoak eta taldeak batu eta duela gutxi pentsaezina zirudien ideia hau elikatzen dihardugu.
Aurrean daukagun bide luze horretarako gutxieneko adostasun batzuk ari gara ezartzen, denok ados gauden oinarri hartuta:
Asanblada: Askatasunez eztabaidatu eta erabakiak hartzeko tokia. Azpitik egindako demokrazia zuzen eta horizontalerako modu bakarra. Erabakiak ez ditu batzorde edo ordezkarien esku uzten eta, halakorik hautatuz gero, asanbladak hartutako akordioak betetzeko dira eta hark erabakitako unean ezezta daitezke.
Ekintza zuzena: Gure erabakiak gure arazoak gure ordez konpondu nahi dituen bitartekaririk, edo aditurik gabe aurrera eramateko modua. Eta gure ingurunean zuzenean eragiteko modua, ahaleginak hauteskunde ekintzetan edo ordezkapeneko bestelakoetan xahutu gabe.
Autogestioa: Geure burua aski izatearen eta autonomoak izatearen alde. Geure artetik eta geure ekintzetatik ez datozen diru-laguntzak eta baliabideak oro arbuia ditzagun, inorekin zorretan ez sentitzeko, are gutxiago sistemarekin.
Elkar-laguntza: Elkartasun eta kidetasun modu hartuta, beharrezkoa denean bat denok izateko norbera izateari utzi gabe. Horrela gure indarra biderkatu eta entzunak izatea lortzen dugu.
Federakuntza: Norbanako eta talde bakoitzaren berezko izaera errespetatuko da, norberaren lehentasunak eta propaganda bideak, etab. Ados gauden gauzetan baino ez dugu batera jardungo, hortik kanpo, ez dago betebeharrik, ez dago loturarik. Baterako, gehiengo eta gutxiengoen erabakietan parte ez hartzeak ez du inor aterako federakundetik. Besteen erabakietan parte hartzen ez dutenek ez diete aurka ere egingo. Beste jarduera bat egitea daukate. Desadostasunak ez gaitu etsai bihurtzen.
Antiautoritarismoa: Edozein botere edo agintaritza moduk bere pentsamoldea, ideologia edo gauzak egiteko modua ezartzea arbuiatzen dugu. Estatuaren eta haren agintari ororen boterea arbuiatzen dugu, baita zapalkuntza ekonomikoa eta kapitalismoaren esplotazioa, inposaketa erlijiosoak eta kulturak, hala nola patriarkatua, ere. Irmo sinesten dugu askatasunean.
Bide horretan laguntzeko ateak zuretzat ere daude zabalik. Hurbildu gertuen daukazun herrialdeko asanbladara eta parte hartu.
Informazio gehiagorako: ehlibertarioak@gmail.com


4 responses to “Nortzuk gara

  • aselluzarraga

    norbaitek frantses txukunera itzuli ahal balu eskertuko genioke. elkar-laguntza predikatu baino gehiago egunero egin beharreko praktika ederra da! =)

    • Naparkista

      Baztertu erdarak, ekin Euskara hutsean, Horixe bai praktika Naparkista koherentea! (Ez diat astuntxo izan nahi eh, baina enabilek bazilatzen, serio zioat)

      Osasuna lagun!

  • aselluzarraga

    Aupa laguna. begira, larunbatean dexente egon ginen olaetan akanpadarako lanak egiten, gehienok, zorionez, euskaldunak, eta gure artean hizkuntza erabiliena euskera izan zen, eta poztekoa hala izatea halako giro libertarioan. baina hala ere gure artean ez dakitenak ere badaude eta bertan egon ziren, gogotik lan egiten eta ahal zuten guztietan laguntzen. gutakoak dira, euskeraz jakin zein ez. eta gainera begirune itzela adierazi zuten, inork ere ez zuen iradoki erederaz egin behar genuenik. baina kontua ez da ez dakitenak isolatzea, are gutxiago hainbeste balio dutenean. hizkuntzak gizakiok batzeko, elkarrekin komunikatzeko tresnak dira. oso garrantzitsuak. baina ez hizkuntzak asmatu ditugun gizakiok baino garrantzitsuagoak. ipin ditzagu aurretik gizakiak, eta ondoren hizkuntza premiak. bestela, batu beharrean jendea baztertzen ibiliko gara. horregatik, era naturalean, larunbat horretan batzuetan erederara ere jo genuen ez zekitenak isolatuta ez geratzeko. ez dut uste anarkiston ezaugarria intransigentzia behar denik, ez jatorriari buruz, ez hizkuntzari buruz. gurera arabieraz baino ez dakiten anarkistak batuko balira, ahalegin guztia egingo nuke haientzat arabierara ere itzultzeko. berriz diotsut, laguna, elkar-laguntza gure ezaugarri adierazgarrienetako bat da, jendeari oztopoak ipintzean ez dago elkar-laguntza handirik. horren ordez, hobe litzateke hemen baten batek euskeraz ez dakiten iparraldeko euskaldunentzat (kontraesankorra izan arren onartu behar dugulako euskerarik gabeko euskaldunak badaudela, egon, eta gure lurretan gainera gehiengoa direla) haien erderara, frantserera, alegia, itzuliko balu. zergatik kendu jendea batu daitekeenean?
    ea eskatutako laguntza emateko buru presturen bat agertzen den!
    neuk ere serio diot, konpa!
    osasun eta eskuzabaltasuna

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: