ELKARTASUNA HERRIEN BORROKEKIN/SOLIDARIDAD CON LA LUCHA DE LOS PUEBLOS

Duela egun gutxi, espainiar Estatuak 1976an Gasteizen utzi zituen biktimak, martxoaren 3koak, gogoan geneuzkala, kalera atera gara Estatu krimenak salatzeko eta oroimenari eusteko. Egunero, hamaika lagun AHTren sarraski ekologikoa geldiarazteko antolatu eta borrokatzen dira. Joan den hilean, manifestazioan atera ginen murrizketei aurre egiteko. Laster, benetako greba orokor iraultzaile bat prestatzeko balio behar lukeen 24 orduko lanuztea izango dugu. Gure lurraldean bizi ditugun zenbait fronte baino ez dira, Estatu-kapital bikote banaezinari egin nahi diogun gerran. Baina borroka horietan guztietan ez dugu ahazten horiek denak mundu mailako gatazka orokor eta gupidagabe baten adierazpenak direla. Goikoek aspaldi ikasi dute behekoei mundu mailako gerra orokorra egiten, eta azken boladan, apurka-apurka, mozorro demokratikoak oro eranzten hasi dira, lotsagabe.

Hori dela-eta, gure tokiko borroketan ez ditugu ahaztu nahi mundu osoan Estatuen eta kapitalaren indarkeriari adorez eta irudimenez aurre egiten dietenei. Hala, Euskal Herrietako libertariook gure elkartasun osoa adierazi nahi diegu Italian ere AHT geldiarazteko borrokan diharduten Val de Susako lagunei -gura indar guztia Lucari!-; Txilen, Estatu errepresio bortitzari aurre egiten dioten Aysengo langile eta herritar kementsuei, maputxe herriari eta polizia muntaien biktima guztiei; Valentzian, poliziaren bortizkeriaren aurka kalera atera diren ikasle guztiei; Grezian, Europar Batasunak ezarritako murrizketak herriak paira ez ditzan ospitalea okupatu duten Kilkisko mediku eta langile guztiei. Eta egunero, isilik zein zaratatsu, munduko bazter guztietan gizartea aldatzen ahalegintzeagatik errepresioa eta Estatu indarkeria jasaten duten guztiei.

Luca, eutsi gogor!

Nyash (Kenian hil berri duten Indymediako kidea), gogoan zaitugu!

Estatu guztiak dira hiltzaileak. Val de Susa, Valentzia, Kilkis, Aysen…, zuen borroka gurea da, zuen adorea gure inspirazioa!

EHKL

cast.

Hace pocos días, recordando a las víctimas del 3 de marzo que el Estado español dejara en Gasteiz en 1976, hemos salido a la calle para denunciar esos crímenes de Estado y mantener la memoria. Cada día, numerosxs compañerxs se organizan y luchan para detener el desastre ecológico del TAV. El mes pasado, salimos en manifestación para enfrentar los recortes. Dentro de poco, tendremos un paro de 24 horas que debiera servir para prepararse para una verdadera huelga general revolucionaria. Tan solo son algunos de los frentes que vivimos en nuestra tierra, en la guerra que queremos mantener contra el insaparable par Estado-capital. Pero en esas luchas no olvidamos que todas ellas son manifestaciones de un conflicto general y despiadado de escala mundial. Los de arriba hace tiempo que aprendieron a llevar una guerra general mundial contra lxs de abajo, y en los últimos tiempos, poco a poco, han comenzado a desprenderse de todo disfraz democrático, sin pudor.

Por ello, en nuestras luchas locales no queremos olvidar a quienes en todo el mundo efrentan la violencia de los Estados y del Capital. Así, lxs libertarixs de Euskal Herriak queremos manifestar toda nuestra solidaridad a lxs compañerxs que también en Italia, en Val de Susa, luchan para detener el TAV -¡toda nuestra fuerza a Luca!-; en Chile, a lxs valientes trabajadorxs y vecinxs de Aysen que enfrentan la salvaje represión estatal, al pueblo mapuche y a todas las víctimas de montajes pòliciales; en Valencia, a todxs lxs estudiantes que han salido a las calles en protesta contra la brutalidad policial; en Grecia, a todxs lxs médicxs y trabajadorxs de Kilkis que han ocupado el hospital para que el pueblo no sufra los recortes impuestos por la Unión Europea. Y a todxs aquellxs que, silenciosa o ruidosamente, padecen en todos los rincones del mundo la represión y la violencia estatal por intentar cambiar la sociedad.

¡Luca, resiste!

¡Nyash (miembro de Indymedia recientemente asesinado en Kenia), no te olvidamos!

Todos los Estados son asesinos. Val de Susa, Valentzia, Kilkis, Aysen…, vuestra lucha es la nuestra, vuestro coraje nuestra inspiración!

EHKL


Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: