NAFAR LIBERTARIOAK M29-KO GREBA OROKORRAREN AURREAN

M29an hitzordua daukagu 24 orduko lanuzte orokorrarekin. Oraingoan lan erreforma berria da, bat askoren artean. Baina hura ez da kaleetara irteteko zio bakarra; izan ere, ez ditugu kaleak inoiz utzi.

Egun, nazioarteko kapitalismo finantzarioak Estatu-Nazioen esparrua gainditu eta, bere lasterketa zoroan, krisia deritzoten hori eragiten du. Estatua Kapitalaren galga dela dioen amets zaharra lurrundu egin da hartan inoiz sinetsi zutenentzat, eta kapitalismoa pizteko eta antzinako langileen borrokak otzan integratzeko Ongizatearen Estatua eta kontsumo gizartea egituratu zituzten horiek berek kudeatzen dute egun haien desegituraketa.

Batere lotsarik gabe, UGTk eta CCOOk onartzen dute posible dela beste lan erreforma bat, eta ez dutela hau gelditu ere nahi, hura negoziatzeko eseri baizik, grebarekin berandu eta gaizki bat eginda. Baina erakunde horien itunezko jokabideak ez du ia ihardespenik, eta horrek gizartearen edo hartaz geratzen denaren isla da. Langileek langileria izateari utzi zioten, Estatuaren eta haren alderdi eta sindikatuen esanetara geratu ziren, kontsumo ergeltzailearen eta aurrerakuntza eta hazkunde ekonomikoaren mitoaren mende.

Hori dela-eta, zapalduok argi identifikatu behar ditugu gure etsaiak. Jakin badakigu, historikoki, Estaturik gabe ez zatekeela posible izango Kapitalaren diktadura, bat eginda jardun baitute eta baitihardute. Ez gara borrokatuko duela zenbait hamarkadatako gezurrezko oparotasunera itzultzearren; aitzitik, gure biziak autoantolatuta, buruzagirik eta bitartekaririk gabe berreskuratzeko, Estatua, Kapitala eta menderakuntza modu oro desagerrarazteko borrokatuko gara.
Ekintza zuzenean eta borrokan aurkituko gaituzue. Eta Euskal Herriei itxaropenez begiratzen diegu, beste norabide bati ekin ahal izateko leku baten alde, gizarte borrokak beste norabide bat hartu baitu hemen, eta UGT eta CCOO berandu eta era barregarrian iritsi diren greba honetan gauzatu da hura.

Euskal Herrietako Koordinakunde Libertarioaren kide garen Nafar Libertariook Iruñean egingo diren mobilizazioetarako dei egiten dugu. Haietan geure taldea osatuko dugu, gure mezu libertarioa zabaltzeko.

 

Gizarte eta lan grebaren aldeko ekintza batasunaren jardueren barruan:

11etan Vinculo Plazan. Mitina

11:30ean Manifestazioa Vinculo plazatik (12etan mani bateratuarekin elkartuko da Gaztelu plazan)

(A)

Imagen

 


One response to “NAFAR LIBERTARIOAK M29-KO GREBA OROKORRAREN AURREAN

  • Martxoak 29: Greba orokorra « Borroka Garaia da!

    […] M29an hitzordua daukagu 24 orduko lanuzte orokorrarekin. Oraingoan lan erreforma berria da, bat askoren artean. Baina hura ez da kaleetara irteteko zio bakarra; izan ere, ez ditugu kaleak inoiz utzi. Egun, nazioarteko kapitalismo finantzarioak Estatu-Nazioen esparrua gainditu eta, bere lasterketa zoroan, krisia deritzoten hori eragiten du. + Jarraitu irakurtzen […]

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s

%d bloggers like this: