ABERRIA eta ABERTZALETASUNA (Mijail Bakunin)

ABERRIA eta ABERTZALETASUNA
Mijail Bakunin

Estatua ez da aberria; estatua aberriaren abstrakzio metafisiko, mistiko, politiko eta juridikoa da. Herrialde guztietako jende xeheak bihotz-bihotzez maite du bere aberria eta maitasun hori naturala eta benetakoa da. Herriaren abertzaletasuna ideia bat baino gehiago errealitate bat da; baina abertzaletasun politikoa, Estatu batekiko maitasuna, ez da sentimendu honen adierazpen hoberena: abstrakzio faltsu batek distortsionaturiko adierazpena da, beti ere gutxiengo zapaltzaile baten mesedetan.

Aberria eta naziotasuna, indibidualtasuna bezela, gertaera natural eta sozialak; fisiologiko eta historikoak dira aldi berean. Horietako bat ere ez da printzipio bat. Unibertsala, gizaki ororentzako komuna dena bakarrik kontsidera bai daiteke giza printzipio; nazionalitateak giza taldeak banatzen ditu, eta beraz, ez da printzipio bat. Printzipio bat norberak gertaera natural eta sozialekiko izan behar duen errespetua da. Nazionalitatea, indibidualtasuna bezela, gertaera horietako bat da; horregatik errespetatu behar degu. Gertaera hori urratzea krimen bat litzateke, eta Mazziniren hitzak erabiliz, mehatxatua eta urratua den bakoitzean nazionalitatea printzipio sakratu bilakatzen da.

Nazionalitatearen esentzia. Aberriak gizabanako, gizatalde, elkarte, komunitate, eskualde edo aberri  bakoitzak bere erara bizitzeko, sentitzeko, pentsatzeko desiratzeko eta jarduteko eskubide ukaezin eta sakratua adierazten du. Bizi eta sentitzeko era horiek garapen historiko luze eta eztabaidaezin baten ondorio dira.

Beraz tradizio eta historiaren alde egiten degu; edo hobeto esanda ezagutu egiten ditugu, eta ez iraganeko irakasleek edo interpretatzaile ikasiek eraiki dituzten hesi metafisiko, juridiko eta politikoak direlako, baizik eta haragian, odolean, gure pentsaeran eta borondatean barneratuak ditugulako. Eskualde bat edo bestea -Tesino-ko (Suitza) kantonamendua adibidez- Italiar familiari dagokiola esan ohi zaigu: bere hizkuntza, ohiturak eta gainontzeko ezaugarriak Lonbardiako  biztanleen berak dira, eta ondorioz, kantoi hau, Italiako Estatu bateratuaren zati izan beharko litzakeela.

Aurreko ondorioa faltsua dela iruditzen zaigu. Benetako identitate substantzial bat izango balitz Tesinoko kantonamenduaren eta Lombardiaren artean, ez dago dudarik Tesino espontaneoki batuko litzaiokeela Lombardiari. Horrela ez bada, ez badu hori egiteko desirarik azaltzen ere ez, horrek frogatzen du benetako Historia -generazioz generazio  indarrean jardun duena Tesinoko kantonamenduko bizitzan eta Lombardiarekiko atxikimenduaren aurkakoa dena-  liburuetan idatzitakoaren guztiz ezberdina dela. Bestalde nabarmendu behar da indibiduo eta herrien benetako historia ez dator garapen positibo batetik bakarrik, baizik eta askotan iraganaren ukapen eta ukapen horrekiko altxamendutik; eta hau bizitzeko eskubidea da, gaur egungo belaunaldiaren eskubide ukaezina, beraien askatasunaren bermea.

Nazionalitatea eta elkartasun unibertsala.  Nazionalitatearen printzipio fikziozkoa herriaren helburu guztien ideal bezela jartzea baino gauza zentzugabeko, kaltegarri eta hilgarriagorik ez dago herriarentzako. Nazionalitatea ez da printzipio unibertsal bat. Gertaera historiko eta lokal bat da, eta  gertaera erreal eta kaltegabeko guztiak bezala onarpen orokorra izateko eskubidea du, Herri bakoitzak, unitate etniko edo tradiziozko bakoitzak bere izaera du, berezko bizitzeko era, berezko hitz egiteko era, sentitzekoa, pentsatzekoa eta ekiteko; eta idiosinkrasia honek eratzen du nazionalitatearen funtsa, herri horren bizitza historiko eta bizi baldintzen baturaren emaitza.

Herri bakoitzak, pertsona bakoitzak bezela, oharkabean den bezelakoa da, eta horregatik  bera den bezelakoa izateko eskubidea du. Hontan datza eskubide nazional deiturikoak. Baina herri edo pertsona bat modu jakin batean existitzen bada, horrek ez du esan nahi nazionalitatea edo indibidualtasuna printzipio unibertsal gisa tratatzeko eskubidea dutenik, ez eta bizitza oso auziari buruz  ika-mikatan ibili behar direnik. Aitzitik, norbere buruarengan gero eta gutxiago pentsatu eta giza balore unibertsalez inguratzen bada, nazionalitatea eta indibidualtasuna indartu eta zentzua irabazten dute.

Aberri bakoitzaren erantzukizun historikoa. Aberriaren duintasuna, gizabankoarena bezela, bakoitzak bere ekintzen erantzukizuna beregain hartzean oinarritu behar da, beste norbaiti eman beharrean. Ez al dira oso inozoak gazte baten kexuak eta negar malkoak, norbaitek usteldu eta bide txarrean jarri duela esatean? Gazte baten ahotan inozoa dirudiena aberri baten kasuan ere inozoa da, zeinaren autoestimu sentimenduak beste norbait bere akatsen erantzule egitea ekidin beharko lukeen.

Abertzaletasuna eta justizia unibertsala. Gutako bakoitzak norbere aberria munduaren erdigune den eta aberri bat handi dela, bere inguruko aberriek beldurra diotenean, kontsideratzen duen abertzaletasun itxi eta zekenetik ihes egin beharko genuke. Giza justizia unibertsala interes nazional ororen gainetik ezarri beharko genuke; eta askatasunaren printzipio burujabea zapaltzeko, Frantzia, Errusia edo Prusia bezelako estatu despotek asmatu duten nazionalitatearen printzipio faltsua betiko alde batera utzi. Abertzaletasuna ez da printzipio bat; indibidualtasuna gertaera egiaztatu bat da. Aberri bakoitzak, handi zein txiki, den bezelakoa izateko eskubide ukaezina du, bere izaeraren arabera bizitzeko eskubidea du. Eskubide hau askatasunaren printzipio orokorraren ondorioa baino ez da.

Benetan bakea eta justizia internazionala nahi duen pertsona orok aberriaren gloria, boterea eta handitasuna diren abertzaletasunaren interes berekoi eta funtsik gabekoei muzin egin beharko lieke.


Recogida de basura puerta a puerta: el último delirio del ecologismo institucional.

No quisiéramos  entrar en disputas partidistas y politiqueras que tanto abundan en los medios y que saturan nuestras mentes día a día. La intención es hacer una crítica mas general a lo que se denomina  “ecologismo institucional”, metiendo en el saco a ONGs, partidos políticos, plataformas ciudadanas,  etc,  que se reclaman del ecologismo, que sin hacer una crítica profunda del sistema capitalista, y sin llegar a replantearse la idea burguesa del “progreso”, pretenden salvar el mundo mediante reformas. Creemos que es hora de decir basta, de hacer ver que estamos hartxs de ver gente proponer formas distintas de fregar el suelo bajo una gotera, sin plantearse que quizás lo mas inteligente es arreglar primero la gotera, y después ya preocuparse de ver como fregar el suelo. Irakurtzen jarraitu


Carceles NO

Queremos la destrucción de cualquier tipo de gobierno y todas sus herramientas represivas.

Consideramos la cárcel el mayor atentado contra la libertad de las personas indiferentemente de cual sea su nacionalidad, genero o condición sexual y social.Es un lastre que lejos de rehabilitar y reinsertar ,consigue evidenciar lo despreciable de la raza humana y nuestra incongruencia al culpar a seres por sus actos que esta sociedad enferma induce a cometer. Irakurtzen jarraitu


ASAMBLEA GENERAL DEL 19 DE MAYO

El dia 19 de mayo a als 11 de la mañana asamblea general en el gaztetxe de Andoain


Nafar libertarioak grebalarien atxiloketen aurrean/Nafar libertarioak ante las detenciones de huelguistas

Nafar libertarioak grebalarien atxiloketen aurrean

 Nafar Libertariook osteguneko grebalarien atxiloketak salatu nahi ditugu eta bereziki Iruñeako mugimendu libertarioko kideenak. Atxiloketa horiek erantsi behar zaizkie M29an bertan egindakoei eta LABeko militanteenei, CEN patronalaren egoitzaren aurka pintura botatzeagatik. Eta hori dena Iruñean bertan.

Mobilizazioetan parte hartzera deitzen dugu protestaren aurkako errepresioaren kontra aldarri bateratua egiteko. Bai poliziaren errepresioaren areagotze kualitatiboak, bai lege salbuespena arau iragartzeak, bai zirku mediatikoak eta amorruaren bidezko adierazpena erabiliz hark sortutako gizarte alarmak, latzagoa bihurtzen ari den gerra sozialari erantzuten diote, krisi kapitalista honetan. Izuaren bidez geldiarazi nahi gaituzte, baina polizia razzia higuingarri horrekin ez dute lortuko.

ELKARTASUNA ATXILOTUEKIN! BORROKA KALEAN DAGO! EZ GAITUZUE GELDITUKO! BIOLENTZIA ZUENA, NAZKAGARRIAK!

Nafar Libertarioak – EHKL

Nafar libertarioak ante las detenciones de huelguistas

Desde Nafar Libertarioak queremos denunciar las detenciones de huelguistas en la jornada del jueves y en concreto las de miembrxs del movimiento libertario de Iruñea. Estas detenciones ya se suman a las del propio 29M y a las de militantes de LAB por arrojar pintura a la sede de la patronal CEN. Y esto sólo en Iruñea.

Llamamos a participar en las movilizaciones para lanzar un grito unitario contra la represión de la protesta. Tanto el aumento cualitativo de la represión policial, como los anuncios de la excepcionalidad legal como norma, como el circo mediático y la creación desde él de alarma social a partir de la legítima expresión de la rabia, responden a un recrudecimiento de la guerra social en esta crisis capitalista. Pretenden paralizarnos mediante el miedo, esta vez con esta razzia policial tan rastrera, pero no lo van a conseguir.

¡SOLIDARIDAD CON LXS DETENIDXS! ¡LA LUCHA ESTÁ EN LA CALLE! EZ GAITUZUE GELDITUKO! BIOLENTZIA ZUENA, NAZKAGARRIAK!

Nafar Libertarioak – EHKL


Asamblea abierta en Gipuzkoa

Si quieres participar en la asamblea libertaria de Gipuzkoa, te invitamos a que te pases este miércoles 25 de abril a las 19h por el local de CNT en Donostia. Esta asamblea participa de la coordinadora EHKL donde se organizan diferentes grupos de Euskal Herriak.

ANIMATE Y PARTICIPA!!!

Como últimas actividades, hemos participado activamente de la movilización de ámbito europeo del 31M contra el capitalismo y los recortes sociales que están aplicando los estados. http://march31.net/eu/call-for-action-basque/


Día de acción europea contra el capitalismo

 

CNT y EHKL “cierran” en Donosti  los bancos por robo . Lapurketagatik itxita